XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez da izango baiña, beti bide bardiña ere gogaikarria da.

- Gogaikarria zuretzat izango da.

Niretzat ez.

- Jarraitu, ba, jarraitu zeure bidetik, pozik bazoaz.

Nik ez dot nai orrelako biderik.

Agur.

Eta agur esanaz batean, urten egin dau autoak bidetik, eta barranku batera jausi da.

Aitz punta bat jo, arte ipurdi bat jo, bilinbolaka ibiltaldia egin ondoren, arriarte baten geratu da, maillatu-maillatu eginda.

Tren zaarra mendipeko tunelera sartu da, ta aurrera doa bere bidean.

Beste auto bat ere jausi da barrankura.

Gelditu egin da beste bat bide bazterrean.

Garajera daroe, zauriturik, laugarren bat.

Illerrira, bosgarrena.

Urten dau tuneletik trenak eta, txaka-txaka txaka-txaka, aurrera doa bere bidean.

Trinkilin-trankalan, aldoka-maldoka, topoz-topo, aurrera doaz auto gazteak ere tren zaarraren ondotik.